martes, 18 de septiembre de 2012

Uste baino lehenago amaituko dira Leioako kanpuseko liburutegi lanak

Nere SARASOLA

Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako kanpusean egiten ari diren liburutegi lanak, uste baino lehenago amaituko direla adierazi du, Fernando Etxebarriak, obretako arduraduna. Liburutegi lanak abenduan amaitzea espero zen, baina hilabete batzuk lehenago amaituko dira. Liburutegia berritzearen kostua, 7 milioi eurokoa izan da eta liburutegi barnealdea eta kanpoaldea guztiz berritzeko aukera eman du.
Leioako kanpuseko liburutegi birmoldatua
Urte bat baino gehiago behar izan dute liburutegi osoa erreformatzeko. Pasadan urteko urrian hasi ziren liburutegiko etxaurrea eta barrualdea birmoldatzen, eta hori bukatuta, lehenengo eta behe solairuaren birmoldaketarekin hasi ziren.
Unibertsitate ikasle guztien erosotasuna handitzea izan da EHUko helburu nagusia. Horretarako, “informatika gela bat, erreprodukzio beste gela bat eta bi jantoki berri izango ditu behe solairuak”, adierazi du Etxebarriak.  Horrez gain, liburutegiko lehenengo solairua ere birmoldatzen ari direla ziurtatu du.
Liburutegi lanak behe solairuaren aparkalekua kentzea ekarri du, eta horrek kexak sortu ditu ikasleen artean, "liburutegiko aparkalekua kendu digute eta unibertsitate sarrerako aparkalekua obretan dago. Leioan utzi behar izan dut kotxea", adierazi du medikuntza ikasle batek. Leioako kanpuseko ikasleek obrak ahalik eta azkarren amaitzea eskatzen dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario