domingo, 30 de septiembre de 2012

Gutxienez 35 hildako Iraken izandako atentatu multzo batean


Xabier SANCHEZ
Gutxienez 35 pertsona hil dira gaur goizean Irakeko leku ezberdinetan izandako atentatu multzo batean. Irakeko Barne Ministerioak EFE informazio agentziari azaldu dionez hildakoez gain 95 zauritu edo gehiago daude. Oraingoz ez dago erasoaren erantzukizuna hartu duen talderik. Iturriek diotenez guztira 10 auto bonba leherrarazi dira.
Auto bonba baten eztanda lekua
Tajikoa izan da atentatu handiena. Bagdadetik, Irakeko hiriburutik, 20 kilometrotara dago Taji. Hiru aparkaleku ezberdinetan egin dute eztanda lehergailuek. 8 hildako eta 22 zauritu utzi ditu erasoak.

Antzerako eraso bat gertatu da Al Kut-en, hiriburutik 180 kilometrotara. 6 pertsona hil dira eta beste 6 zauritu terrorista suizida batek auto bonba bat hiriko hegoaldeko kontrol puntu batean leherraraztean. Hildako 6 pertsonetatik 4 poliziak ziren.
Atentatuak hiriburura heldu dira. Bagdadeko ipar ekialdean auto bonba batek 2 hildako utzi ditu. Horrez gain, isilgailudun pistolekin armatutako talde batek ministerioko langile bat erail dute Al Amel izeneko auzoan. Denbora gutxira leku berean lehergailuz betetako ibilgailu batek eztanda egin du, 4 pertsona zaurituz.
Lehergailuetan aditu zen pertsona bat hil da Suleiman Bey-n, Salahedingo iparraldeko probintzian,  kotxe batean jarritako bonba bat desaktibatzen saiatzean.
Eraso hauek bart gauean 9 pertsona hil eta gero gertatu dira. Auto bonba batek hil zituen Diyalan, Bagdadeko inguruetan.

Biolentziaren gorakada bat jasaten ari da Irak, zeinek bertako segurtasun egoera kolokan jarri duen. Erasoen helburu nagusiak xiiak eta segurtasun indarrak izan dira. Eraso hauek indartu egin dira azken urte honetan, abenduaren 18an tropa estatu batuarrak Iraketik joan zirenetik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario