miércoles, 19 de diciembre de 2012
miércoles, 12 de diciembre de 2012
domingo, 11 de noviembre de 2012
lunes, 22 de octubre de 2012
8 hildako Libanoko Ashrafiyeh auzoan jarritako kotxe bonbaren ondorioz
Julen RUZAFA
Libanoko Beirut hiriko auzo batean, Ashrafiyeh auzoan –Beirut-eko kristau auzo bat– hain zuzen, joan den ostiralean 8 hildako izan ziren jarritako kotxe bonba baten eztandaren ostean.
Milaka pertsona pasatzen dira egunero Sasine enparantzatik. Milaka pertsona horietatik 8 hil ziren plaza horretan jarritako kotxe bonbagatik. Hildakoen artean Wissam al-Hassan zerbitzu sekretuen agentea zegoen.
Bonbaren eztanda 14.30ak aldera gertatu zen. Eztanda oso handia izan zen, bi kilometrotara dagoen auzo batetik entzun baitzuten. Atentatua alderdi Falangistaren eraikinaren aurka izan zen, eta eraikin hori suntsituta geratu da. Alderdiaren eraikinaren barruan eta alboan zeuden pertsonak zauritu ziren, baina gehienak era arinean. Enparantzan zegoen eraikin batean lan egiten zeuden hainbat langile zauritu ziren ere.
Ezbeharraren lekutik hurbil bizi diren pertsonen etxeak kaltetuta geratu dira, eta segurtasun inguruan zeuden poliziak auzotarrak pasatzen uzten ez zituzten, etxeak erortzeko arriskua zutelako.
Libiako Gobernuak Siriari atentatua errua leporatu dio. Leherketaren egun gutxira herrialdean altxamenduak egon dira, batez ere Wissam al-Hassan-en alde. Altxamendu horietan hainbat tiroketa izan dira. Saad Hariri –Libiaren Lehen Ministro ohia– Bashar Al-Assad-i atentatuarekin zuzenean al-Hassanen hilketarekin egotea leporatu dio.
sábado, 20 de octubre de 2012
Brahimi aldi baterako su-eten bat ezartzeko aukera aztertzen dago Siriako agintaritzarekin
Xabier SANCHEZ
Lakhdar Brahimi, ONU eta Arabiar Ligako mandatari berezia, Walid al Mualem-ekin, Siriako
atzerri-ministroarekin, bildu da Damaskon hurrengo astean aldi baterako su-eten
bat ezartzea aztertzeko.
Esanda
dagoenez, Brahimik egun hauetan zehar Siriako gobernuko, alderdi politikoetako
eta gizarte organizazioetako kide ezberdinekin hitz egin behar du, bertako
egoera Aurrera ateratzeko.
| Lakhdar Brahimi, artekaria ezkerrean eta Bachar el Asad, Siriako gobernubura eskuinaldean |
Biolentzia
murrizteko eta Urriaren 26an hasiko den “Aid al Adha”, jai egun musulmanean, su-etena ezartzeko aukera ikertu behar du
nazioarteko artekariak.
Brahimik,
denboraldi baterako bake hau, gatazkaren irtenbiderako lehen pausua izatearen
nahia argi azaldu du.
Arartekoak,
kargua ofizialki irailean hartu zuenak, aste honetan gertuko estatuetatik
bidaia egin du. Jordania, Libano, Egipto, Irak, Turkia, Iran eta Saudi
Arabiatik pasatu da.
Siriako
Gobernuak, bere konpromisoa erakutsi nahi izan du nazioarteko artekarien
iniziatibekiko, Brahimiren esanei igorriz. Matxinatuek berriz dudak dituztela
esan dute eta aldi baterako su-etena baino zehaztu gabeko su-eten bat
defendatzen dutela diote.
Ameriketako Estatu Batuek, Nazio Batuen eta Arabiar Ligaren eskaerari babesa ematen diotela
deklaratu du Ipar Amerikako departamentuko bozeramaile den, Victoria Nuland-ek
Ostiral honetan.
Orain
dela 20 hilabete hasitako iraultzak 25.000 hildako baino gehiago utzi ditu Nazio Batuen datuen arabera. Siriako gerra
zibilak ez du bukatzeko aztarnarik ematen. Gainera Siriak, Turkiara jaurtitako
bonbak erantzun militar baten beldurra piztu du Asiako ekialde hurbilean.
viernes, 19 de octubre de 2012
Independentziari buruzko erreferenduma egingo da 2014ean Eskozian
Nere SARASOLA
Eskozian 2014ean independentziari buruzko erreferenduma egiteko akordioa
sinatu dute, Erresuma Batuko, David Cameron, eta Eskoziako, Alex Salmond,
lehenengo ministroek. Kontsultak galdera bakarra izango du, “Independentzia,
bai ala ez”, eta 16 urtetik gorako herritarrek bozkatu ahal izango dute.
Eskoziarrek hartu beharreko erabakia oso garrantzitsua dela azpimarratu du
Salmondek. Izan ere, 1603tik Eskoziak eta Erresuma Batuak dinastia berekoak
dira, eta 1707tik legebiltzar berbera izan dute, Londresen egoitza duena.
![]() |
| Salmond eta Cameron akordioa sinatzen |
Eskoziako alderdi nazionalistak (SNP) , data hori lortzeko ahalegin guztiak egin ditu. 2014a urte sinbolikoa da
Eskoziarentzat, Bannockburneko gudaldiaren 700. urteurrena baita. Eskoziak Inglaterra mendean hartu
zuen eta garaipen garrantzitsua izan zen eskoziarrentzako.
“Erreferenduma nahi zuten eskoziarrekiko errespetua beti erakusten saiatu
naiz. Kontsulta hori posible izatea egin dut, eta legezkoa, bidezkoa eta
erabakigarria izango dela ziurtatzen dut.”, adierazi zuen Salmondek.
Akordioaren arabera, Londresek eta Edinburgok kontsultaren emaitzak
onartzeko konpromisoa hartu dute, independentziaren aldekoa izan edo ez. Horrez
gain, eskoziarrei mesede egiteko konpromisoa hartu dute.
domingo, 30 de septiembre de 2012
Obamak ahalegin guztiak egingo ditu Iranek arma nuklearrak ez izateko
Nere SARASOLA
Hori dela eta, “Amerikako Estatu Batuek behar dutena egingo dute Iranek arma nuklearrik izan ez dezan”, esan zuen presidenteak. NBEren batzar nagusiaren hasieran, indarkeriaren eta estremismoaren kontra sendo mintzatzeko eskatu zion Obamak herri guztien buruei. NBEren idazkari nagusia, Ban Ki-moon, gaiaren inguruan ere mintzatu zen, Iranen eta Israelen arteko azken asteetako gerra kezkagarria dela esanez.
Azkenik, AEBtako presidenteak Bengasin Estatu Batuetako Estatu Batuetako enbaxadore baten hilketaren inguruan ere mintzatu zen, enbaxadorearen hiltzaileak harrapatuko dituztela azpimarratuz. Siriaren etorkizunaren inguruan, “etorkizuna ez da bere herria masakratzen duen diktadore batena izan behar”, adierazi zuen Barack Obamak.
Iranek arma nuklearrak ez izateko ahalegin guztiak egingo dituela ziurtatu zuen pasadan asteartean AEBtako presidenteak, Barack Obama. Nazio Batuen Erakundean emandako diskurtsoa erabili zuen arabiarrei lasaitasuna eskatzeko. Obamak etorkizun beltza aurreikusten duela adierazi zuen, Iranek arma nuklearrak lortu ezkero, eta “Israel deuseztatzeko mehatxua ekarriko luke, Golkoko estatuen segurtasuna mehatxupean egongo zen eta baita munduko ekonomiaren egonkortasuna ere”.
Hori dela eta, “Amerikako Estatu Batuek behar dutena egingo dute Iranek arma nuklearrik izan ez dezan”, esan zuen presidenteak. NBEren batzar nagusiaren hasieran, indarkeriaren eta estremismoaren kontra sendo mintzatzeko eskatu zion Obamak herri guztien buruei. NBEren idazkari nagusia, Ban Ki-moon, gaiaren inguruan ere mintzatu zen, Iranen eta Israelen arteko azken asteetako gerra kezkagarria dela esanez.
![]() |
| Obama NBEn hitzaldia ematen |
Baina Obamak asteartean emandako diskurtsoa ez zen soilik bakearazteko izan. Iranekin erabiltzen dituen bide diplomatikoak ez direla mugagabeak izango ziurtatu zuen estatubatuarrak, “diplomaziaren bitartez konpondu nahi dugu hau eta oraindik horretarako denbora dago. Baina denbora hori ez da mugagabea izango”.
Azkenik, AEBtako presidenteak Bengasin Estatu Batuetako Estatu Batuetako enbaxadore baten hilketaren inguruan ere mintzatu zen, enbaxadorearen hiltzaileak harrapatuko dituztela azpimarratuz. Siriaren etorkizunaren inguruan, “etorkizuna ez da bere herria masakratzen duen diktadore batena izan behar”, adierazi zuen Barack Obamak.
Gutxienez 35 hildako Iraken izandako atentatu multzo batean
Xabier SANCHEZ
Gutxienez 35 pertsona hil dira gaur goizean Irakeko leku ezberdinetan izandako atentatu multzo batean. Irakeko Barne Ministerioak EFE informazio agentziari azaldu dionez hildakoez gain 95 zauritu edo gehiago daude. Oraingoz ez dago erasoaren erantzukizuna hartu duen talderik. Iturriek diotenez guztira 10 auto bonba leherrarazi dira.
Tajikoa izan da atentatu handiena. Bagdadetik, Irakeko hiriburutik, 20 kilometrotara dago Taji. Hiru aparkaleku ezberdinetan egin dute eztanda lehergailuek. 8 hildako eta 22 zauritu utzi ditu erasoak.
Antzerako eraso bat gertatu da Al Kut-en, hiriburutik 180 kilometrotara. 6 pertsona hil dira eta beste 6 zauritu terrorista suizida batek auto bonba bat hiriko hegoaldeko kontrol puntu batean leherraraztean. Hildako 6 pertsonetatik 4 poliziak ziren.
Atentatuak hiriburura heldu dira. Bagdadeko ipar ekialdean auto bonba batek 2 hildako utzi ditu. Horrez gain, isilgailudun pistolekin armatutako talde batek ministerioko langile bat erail dute Al Amel izeneko auzoan. Denbora gutxira leku berean lehergailuz betetako ibilgailu batek eztanda egin du, 4 pertsona zaurituz.
Lehergailuetan aditu zen pertsona bat hil da Suleiman Bey-n, Salahedingo iparraldeko probintzian, kotxe batean jarritako bonba bat desaktibatzen saiatzean.
Eraso hauek bart gauean 9 pertsona hil eta gero gertatu dira. Auto bonba batek hil zituen Diyalan, Bagdadeko inguruetan.
Biolentziaren gorakada bat jasaten ari da Irak, zeinek bertako segurtasun egoera kolokan jarri duen. Erasoen helburu nagusiak xiiak eta segurtasun indarrak izan dira. Eraso hauek indartu egin dira azken urte honetan, abenduaren 18an tropa estatu batuarrak Iraketik joan zirenetik.
Fidantzarik gabeko espetxea Mahomaz barre egiten duen bideoaren egilearentzat
Julen RUZAFA
Nakoula Basselef Nakoulari
fidantzarik gabeko espetxea ezarri dio Los Angeleseko epaile batek. Nakoulak
Mahomaren bizitzari buruzko 14 minutuko filma –Musulmanen inozentzia– bat
zuzendu eta sortu zuen, eta pelikula hori protesta asko sortu zituen Mahomaz
barre egiten zuelako. Bideoaren egilea auzitegiaren aurrean Mark Basseley Yousseff
moduan aurkeztu zen, baina pasaden ostegunean atxilotu zuten bere baldintzapeko
askatasuna urratu zuelako eta ez Mahomaren aurkako filma egiteagatik.
Baldintzapeko askatasun horren arabera, Nakoulak ezin
zituen ez ordenagailuak ez internet-a erabili, ezta 5 urtez izenaz aldatu
–beste pertsona batzuengatik pasatzeagatik eta hauen banku dirua lapurtzeagatik
atxilotu zutelako 2010ean–.
Azken hilabetetan, Nakoulak hiru aldiz aldatu da izenaz,
gainera, egindako –Musulmanen inozentzia– pelikulak Mahoma adimen gutxiko,
pederasta eta homosexuala izango balitz bezala uzten duenez, Ekialde Hurbileko
biztanleak altxatu dira horren aurka. Altxamendua bortitza izan da, AEBk Libianzuten enbaxadorea hil dutelako eta Pakistanen, Yemenen eta Afganistanen atentatuak egon direlako.
martes, 18 de septiembre de 2012
Uste baino lehenago amaituko dira Leioako kanpuseko liburutegi lanak
Nere SARASOLA
Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako kanpusean egiten ari diren liburutegi lanak, uste baino lehenago amaituko direla adierazi du, Fernando Etxebarriak, obretako arduraduna. Liburutegi lanak abenduan amaitzea espero zen, baina hilabete batzuk lehenago amaituko dira. Liburutegia berritzearen kostua, 7 milioi eurokoa izan da eta liburutegi barnealdea eta kanpoaldea guztiz berritzeko aukera eman du.
Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako kanpusean egiten ari diren liburutegi lanak, uste baino lehenago amaituko direla adierazi du, Fernando Etxebarriak, obretako arduraduna. Liburutegi lanak abenduan amaitzea espero zen, baina hilabete batzuk lehenago amaituko dira. Liburutegia berritzearen kostua, 7 milioi eurokoa izan da eta liburutegi barnealdea eta kanpoaldea guztiz berritzeko aukera eman du.
![]() |
| Leioako kanpuseko liburutegi birmoldatua |
Unibertsitate ikasle guztien erosotasuna handitzea izan da EHUko helburu nagusia. Horretarako, “informatika gela bat, erreprodukzio beste gela bat eta bi jantoki berri izango ditu behe solairuak”, adierazi du Etxebarriak. Horrez gain, liburutegiko lehenengo solairua ere birmoldatzen ari direla ziurtatu du.
Liburutegi lanak behe solairuaren aparkalekua kentzea ekarri du, eta horrek kexak sortu ditu ikasleen artean, "liburutegiko aparkalekua kendu digute eta unibertsitate sarrerako aparkalekua obretan dago. Leioan utzi behar izan dut kotxea", adierazi du medikuntza ikasle batek. Leioako kanpuseko ikasleek obrak ahalik eta azkarren amaitzea eskatzen dute.
Erretiroa hartu arte borroka etengabe honekin jarraituko dute kaleratutako irakasleek
Julen RUZAFA
Orain dela 20 urte kaleratu zituzten Leioako
gizarte eta komiunikazio zientzien fakultatearen 97 irakasleetatik 5 diraute
borrokan oraindik. Borroka etangabea da bi hamarkada hauetan egun bat ere ez
huts egin ez dutelako. Egunero kanpusaren atean daude “20 urte irtenbidea”
leloa duen kanparta eskuartean dutelarik, hor bi ordu eta erdi egon ostean,
hamar eta erdiak aldera, fakultatearen atera joaten dira “Autonomiaren alde
irakaslego propioa Despidorik ez!” lelopean.
![]() |
| Irakasle ohial poliziarekin hitz egiten |
Oraindik unibertsitatean berriro onartu ez dituzten
hiru irakasleak onartzea, emandako, onartutako eta ordaindu gabe dauden klaseak
direla eta unibertsitateak beraiekin dituen zorrak kitatzea, eta irakaslego
propioa lortzeko egin duten borroka eta haien ustezbidezkoa ez den kaleraketa
dela eta beraien antzinatasuna kontuan izatea dira irakasle ohiak eskatzen
dituzten gauzak. Horietatik irakaslego propioa lortzea izan da momentuz lortu
duten gauza bakarra.
Hainbat urte daramatzate beraiek bakarrik borroka egiten,
2007tikaurrera, sindikatuek beraien paretik aldendu zirenetik, beraz,
instituzioari begira bakarrik daudela azaldu du Antton Azkargorta, irakasle
horietako batek. Bakarrik daude, baina familia eta petrsona anonimo batzuen
babesa dute eta hauek irakasle ohiak sortutako erreserba kutxan sartutako
diruarekin eta saltzen dituzten bideoekin ekonomikoki aurrera egitea lortzen
dute egunero. Gaur egun jende askok bizitzen ari duen krisia beraien eguneroko
bizitzaren pate dela aitortu du Anttonek.
Beraiek eskatzen dutena lortu arte hala erretiroa hartu arte egongo dira
borrokan egunero, 20 urtez egin duten moduan.
Ikasle jaia arte ederretako fakultatean
Xabier SANCHEZ
Arte ederretako ikasleek eta beraiekin
batera beste kolaboratzaile batzuek fakultatean jai bat antolatzen ari dira,
hurrengo hilabeterako. Helburua, ez da soilik festa bat egitea. Antolatzaileek
diotenez kultura sustatzea da punturik garrantzitsuena.
Musika taldeak eta DJ-ak eramatea eta bestelako
erakusketa eta ekitaldi kulturalak egitea dute asmotzat festa aurrera ateratzen
ari den jendeak.
![]() |
| Arte ederren fakultateko ikasleak |
Jaia ikasleek antolatua eta
ikasleengandik finantzatua izango da. Antolatzaileak arduratzen dira dirua
biltzen. Ez dago zertan diru kopuru konkretu bat eman behar, ez sarrera bat
ordaindu behar. Kolaboratu nahi duenak nahi haina diru eman dezake eta libre da
ezer ez ematea.
Ikasle jaia hurrengo hilabeterako
egitea dago hitzartuta, baina oraindik egun zehazturik ez dago.
Ez da horrelako festa bat egiten den
lehenengo aldia arte ederretako fakultatean. Ohitura handia dago urtero
ekitaldi bat baino gehiago egiteko tema batekin edo bestearekin. Ezaguna egin
zen aurreko urtean “moustache party”
deituriko ekitaldia, non parte hartzaileek bibotea luzatzen utzi behar zuten
jai egunerako.
Lehen mailako ikasle batek dioenez
“jendeak badu gogoa urteko lehen jaia egiteko, eta lehen mailakook fakultate
batean festa bat egitea zer den jakin nahi dugu”.
Idazkaritzan egondako errenka luzeek ikasleen ezinegona sortu dute ikasturtearen hasieran
Aintzane SÁNCHEZ
Klaseen hasierarekin irailaren 10ean, UPV/EHU-ko Gizarte eta Komunikazio
Zientzien Fakultateko idazkaritza jendez gainezka egon da ikasturtearen lehengo
astean. Zerbitzu honek, zeinek lehengo zazpi egun hauetan udako ordutegia
mantendu du, 9:00 – 13:00, apenas lortu du hortik pasa diren ikasle guztien eskaintzei
aurre egitea. Egoera honek ezinegona sortu du ikasleen artean, nortzuk ilara
luzeak itxaron behar izan dituzte egin beharreko prozedurak eta kudeaketak epe
barruan burutu ahal izateko.
Maria Velloso, Ikus-Entzunezko Komunikazio Graduaren bigarren mailako
ikasleak azaldu duen bezala, pasaden asteazkenean ordu bat baino gehiago egon
behar izan zuen idazkaritzako ilaran. “Bederatzietarako, ireki aurretik,
jadanik zegoen jendea kola egiten. Eromen bat izan da, berdin dio zein ordutan
joaten zinen, ilarak gero eta luzeagoak ziren”, baieztatu zuen Vellosok.
Bere aldetik, Mikel Fernandez, Kazetaritza Graduaren hirugarren mailako
ikasleak komentatu zuenez, errenkadan 20 minutu baino gehiago egon ondoren,
idazkari batek atea muturrean itxi zion eguerdiko ordu batetarako idazkaritzako
ateetatik kanpo zegoelako oraindik. “Hirugarren eguna da hona etortzen naizela
eta beti jendez gainezka dago. Ez da nire errua ordutegi honekin nahikoa ez
izatea”, argudiatu zuen ikasleak haserre.
![]() |
| Ikasleak idazkaritzan itxaroten goizeko bederatzietan |
Arazo honek bai ikasle zein idazkarien arteko tirabirak sortzea eragin du.
Nuria Lopez, Publizitate graduaren bigarren mailako ikasleak azaldu duenez,
“ikasleak urduri daude matrikulako paperak entregatu nahi dituztelako, eta
idazkariak baita ere amaitzen ez dutelako. Azkenean guk pentsatzen dugu
idazkariak zakar utzak direla, eta haiek uste dute umeak bezalakoak garela”.
Ikasle honek aitortu du badakiela idazkariek ez daukatela inolako errurik, hala
ere, ikasturte hasieran idazkaritzako ordutegi zabalago bat ezartzea
aldarrikatu du. “Lehenengo astean behintzat idazkari gehiago egon beharko
lirateke, urtero gauza berdina gertatzen baita”, baieztatu zuen Nuria Lopezek.
martes, 11 de septiembre de 2012
Ongi Etorri
Kaixo, Nere Sarasola, Julen Ruzafa, Xabier Sanchez eta Aintzane Sanchez gara, Ziberkazetaritzako Idazkerako ikasleak, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean.
Blog honen bitartez munduari buruzko berriak eskeiniko dizkizuegu, nazioartean gertatzen diren gatazka zein berri garrantzitsuenei buruz hitz eginez. Gaiak Ameriketako hauteskundeetako gorabeheretatik, Sirian gertatzen ari diren gatazketara joango dira, politika, gizartea eta arazo internazionalak aztertuz.
Hemendik aurrera, gure albisteen bitartez kontaktuan egongo gara.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)









