Arte ederretako ikasleek eta beraiekin
batera beste kolaboratzaile batzuek fakultatean jai bat antolatzen ari dira,
hurrengo hilabeterako. Helburua, ez da soilik festa bat egitea. Antolatzaileek
diotenez kultura sustatzea da punturik garrantzitsuena.
Musika taldeak eta DJ-ak eramatea eta bestelako
erakusketa eta ekitaldi kulturalak egitea dute asmotzat festa aurrera ateratzen
ari den jendeak.
![]() |
| Arte ederren fakultateko ikasleak |
Jaia ikasleek antolatua eta
ikasleengandik finantzatua izango da. Antolatzaileak arduratzen dira dirua
biltzen. Ez dago zertan diru kopuru konkretu bat eman behar, ez sarrera bat
ordaindu behar. Kolaboratu nahi duenak nahi haina diru eman dezake eta libre da
ezer ez ematea.
Ikasle jaia hurrengo hilabeterako
egitea dago hitzartuta, baina oraindik egun zehazturik ez dago.
Ez da horrelako festa bat egiten den
lehenengo aldia arte ederretako fakultatean. Ohitura handia dago urtero
ekitaldi bat baino gehiago egiteko tema batekin edo bestearekin. Ezaguna egin
zen aurreko urtean “moustache party”
deituriko ekitaldia, non parte hartzaileek bibotea luzatzen utzi behar zuten
jai egunerako.
Lehen mailako ikasle batek dioenez
“jendeak badu gogoa urteko lehen jaia egiteko, eta lehen mailakook fakultate
batean festa bat egitea zer den jakin nahi dugu”.

No hay comentarios:
Publicar un comentario