domingo, 30 de septiembre de 2012

Obamak ahalegin guztiak egingo ditu Iranek arma nuklearrak ez izateko

Nere SARASOLA


Iranek arma nuklearrak ez izateko ahalegin guztiak egingo dituela ziurtatu zuen pasadan asteartean AEBtako presidenteak, Barack Obama. Nazio Batuen Erakundean emandako diskurtsoa erabili zuen arabiarrei lasaitasuna eskatzeko. Obamak etorkizun beltza aurreikusten duela adierazi zuen, Iranek arma nuklearrak lortu ezkero, eta “Israel deuseztatzeko mehatxua ekarriko luke, Golkoko estatuen segurtasuna mehatxupean egongo zen eta baita munduko ekonomiaren egonkortasuna ere”.

Hori dela eta, “Amerikako Estatu Batuek behar dutena egingo dute Iranek arma nuklearrik izan ez dezan”, esan zuen presidenteak. NBEren batzar nagusiaren hasieran, indarkeriaren eta estremismoaren kontra sendo mintzatzeko eskatu zion Obamak herri guztien buruei. NBEren idazkari nagusia, Ban Ki-moon, gaiaren inguruan ere mintzatu zen, Iranen eta Israelen arteko azken asteetako gerra kezkagarria dela esanez.

Obama NBEn hitzaldia ematen
Baina Obamak asteartean emandako diskurtsoa ez zen soilik bakearazteko izan. Iranekin erabiltzen dituen bide diplomatikoak ez direla mugagabeak izango ziurtatu zuen estatubatuarrak, “diplomaziaren bitartez konpondu nahi dugu hau eta oraindik horretarako denbora dago. Baina denbora hori ez da mugagabea izango”.

Azkenik, AEBtako presidenteak Bengasin Estatu Batuetako Estatu Batuetako enbaxadore baten hilketaren inguruan ere mintzatu zen, enbaxadorearen hiltzaileak harrapatuko dituztela azpimarratuz. Siriaren etorkizunaren inguruan, “etorkizuna ez da bere herria masakratzen duen diktadore batena izan behar”, adierazi zuen Barack Obamak.

Gutxienez 35 hildako Iraken izandako atentatu multzo batean


Xabier SANCHEZ
Gutxienez 35 pertsona hil dira gaur goizean Irakeko leku ezberdinetan izandako atentatu multzo batean. Irakeko Barne Ministerioak EFE informazio agentziari azaldu dionez hildakoez gain 95 zauritu edo gehiago daude. Oraingoz ez dago erasoaren erantzukizuna hartu duen talderik. Iturriek diotenez guztira 10 auto bonba leherrarazi dira.
Auto bonba baten eztanda lekua
Tajikoa izan da atentatu handiena. Bagdadetik, Irakeko hiriburutik, 20 kilometrotara dago Taji. Hiru aparkaleku ezberdinetan egin dute eztanda lehergailuek. 8 hildako eta 22 zauritu utzi ditu erasoak.

Antzerako eraso bat gertatu da Al Kut-en, hiriburutik 180 kilometrotara. 6 pertsona hil dira eta beste 6 zauritu terrorista suizida batek auto bonba bat hiriko hegoaldeko kontrol puntu batean leherraraztean. Hildako 6 pertsonetatik 4 poliziak ziren.
Atentatuak hiriburura heldu dira. Bagdadeko ipar ekialdean auto bonba batek 2 hildako utzi ditu. Horrez gain, isilgailudun pistolekin armatutako talde batek ministerioko langile bat erail dute Al Amel izeneko auzoan. Denbora gutxira leku berean lehergailuz betetako ibilgailu batek eztanda egin du, 4 pertsona zaurituz.
Lehergailuetan aditu zen pertsona bat hil da Suleiman Bey-n, Salahedingo iparraldeko probintzian,  kotxe batean jarritako bonba bat desaktibatzen saiatzean.
Eraso hauek bart gauean 9 pertsona hil eta gero gertatu dira. Auto bonba batek hil zituen Diyalan, Bagdadeko inguruetan.

Biolentziaren gorakada bat jasaten ari da Irak, zeinek bertako segurtasun egoera kolokan jarri duen. Erasoen helburu nagusiak xiiak eta segurtasun indarrak izan dira. Eraso hauek indartu egin dira azken urte honetan, abenduaren 18an tropa estatu batuarrak Iraketik joan zirenetik.

Fidantzarik gabeko espetxea Mahomaz barre egiten duen bideoaren egilearentzat

Julen RUZAFA


Nakoula Basselef Nakoulari fidantzarik gabeko espetxea ezarri dio Los Angeleseko epaile batek. Nakoulak Mahomaren bizitzari buruzko 14 minutuko filma –Musulmanen inozentzia­– bat zuzendu eta sortu zuen, eta pelikula hori protesta asko sortu zituen Mahomaz barre egiten zuelako. Bideoaren egilea auzitegiaren aurrean Mark Basseley Yousseff moduan aurkeztu zen, baina pasaden ostegunean atxilotu zuten bere baldintzapeko askatasuna urratu zuelako eta ez Mahomaren aurkako filma egiteagatik.
Mahomaren aldeko altxamendua
           
 Baldintzapeko askatasun horren arabera, Nakoulak ezin zituen ez ordenagailuak ez internet-a erabili, ezta 5 urtez izenaz aldatu –beste pertsona batzuengatik pasatzeagatik eta hauen banku dirua lapurtzeagatik atxilotu zutelako 2010ean–.
            
Azken hilabetetan, Nakoulak hiru aldiz aldatu da izenaz, gainera, egindako –Musulmanen inozentzia– pelikulak Mahoma adimen gutxiko, pederasta eta homosexuala izango balitz bezala uzten duenez, Ekialde Hurbileko biztanleak altxatu dira horren aurka. Altxamendua bortitza izan da, AEBk Libianzuten enbaxadorea hil dutelako eta Pakistanen, Yemenen eta Afganistanen  atentatuak egon direlako. 

martes, 18 de septiembre de 2012

Uste baino lehenago amaituko dira Leioako kanpuseko liburutegi lanak

Nere SARASOLA

Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako kanpusean egiten ari diren liburutegi lanak, uste baino lehenago amaituko direla adierazi du, Fernando Etxebarriak, obretako arduraduna. Liburutegi lanak abenduan amaitzea espero zen, baina hilabete batzuk lehenago amaituko dira. Liburutegia berritzearen kostua, 7 milioi eurokoa izan da eta liburutegi barnealdea eta kanpoaldea guztiz berritzeko aukera eman du.
Leioako kanpuseko liburutegi birmoldatua
Urte bat baino gehiago behar izan dute liburutegi osoa erreformatzeko. Pasadan urteko urrian hasi ziren liburutegiko etxaurrea eta barrualdea birmoldatzen, eta hori bukatuta, lehenengo eta behe solairuaren birmoldaketarekin hasi ziren.
Unibertsitate ikasle guztien erosotasuna handitzea izan da EHUko helburu nagusia. Horretarako, “informatika gela bat, erreprodukzio beste gela bat eta bi jantoki berri izango ditu behe solairuak”, adierazi du Etxebarriak.  Horrez gain, liburutegiko lehenengo solairua ere birmoldatzen ari direla ziurtatu du.
Liburutegi lanak behe solairuaren aparkalekua kentzea ekarri du, eta horrek kexak sortu ditu ikasleen artean, "liburutegiko aparkalekua kendu digute eta unibertsitate sarrerako aparkalekua obretan dago. Leioan utzi behar izan dut kotxea", adierazi du medikuntza ikasle batek. Leioako kanpuseko ikasleek obrak ahalik eta azkarren amaitzea eskatzen dute.

Erretiroa hartu arte borroka etengabe honekin jarraituko dute kaleratutako irakasleek

Julen RUZAFA

Orain dela 20 urte kaleratu zituzten Leioako gizarte eta komiunikazio zientzien fakultatearen 97 irakasleetatik 5 diraute borrokan oraindik. Borroka etangabea da bi hamarkada hauetan egun bat ere ez huts egin ez dutelako. Egunero kanpusaren atean daude “20 urte irtenbidea” leloa duen kanparta eskuartean dutelarik, hor bi ordu eta erdi egon ostean, hamar eta erdiak aldera, fakultatearen atera joaten dira “Autonomiaren alde irakaslego propioa Despidorik ez!” lelopean.


Irakasle ohial poliziarekin hitz egiten
Oraindik unibertsitatean berriro onartu ez dituzten hiru irakasleak onartzea, emandako, onartutako eta ordaindu gabe dauden klaseak direla eta unibertsitateak beraiekin dituen zorrak kitatzea, eta irakaslego propioa lortzeko egin duten borroka eta haien ustezbidezkoa ez den kaleraketa dela eta beraien antzinatasuna kontuan izatea dira irakasle ohiak eskatzen dituzten gauzak. Horietatik irakaslego propioa lortzea izan da momentuz lortu duten gauza bakarra. 

Hainbat urte daramatzate beraiek bakarrik borroka egiten, 2007tikaurrera, sindikatuek beraien paretik aldendu zirenetik, beraz, instituzioari begira bakarrik daudela azaldu du Antton Azkargorta, irakasle horietako batek. Bakarrik daude, baina familia eta petrsona anonimo batzuen babesa dute eta hauek irakasle ohiak sortutako erreserba kutxan sartutako diruarekin eta saltzen dituzten bideoekin ekonomikoki aurrera egitea lortzen dute egunero. Gaur egun jende askok bizitzen ari duen krisia beraien eguneroko bizitzaren pate dela aitortu du Anttonek. 

Beraiek eskatzen dutena lortu arte hala erretiroa hartu arte egongo dira borrokan egunero, 20 urtez egin duten moduan.

Ikasle jaia arte ederretako fakultatean

Xabier SANCHEZ

Arte ederretako ikasleek eta beraiekin batera beste kolaboratzaile batzuek fakultatean jai bat antolatzen ari dira, hurrengo hilabeterako. Helburua, ez da soilik festa bat egitea. Antolatzaileek diotenez kultura sustatzea da punturik garrantzitsuena.

Arte ederren fakultateko ikasleak
Musika taldeak eta DJ-ak eramatea eta bestelako erakusketa eta ekitaldi kulturalak egitea dute asmotzat festa aurrera ateratzen ari den jendeak. 

Jaia ikasleek antolatua eta ikasleengandik finantzatua izango da. Antolatzaileak arduratzen dira dirua biltzen. Ez dago zertan diru kopuru konkretu bat eman behar, ez sarrera bat ordaindu behar. Kolaboratu nahi duenak nahi haina diru eman dezake eta libre da ezer ez ematea.

Ikasle jaia hurrengo hilabeterako egitea dago hitzartuta, baina oraindik egun zehazturik ez dago.

Ez da horrelako festa bat egiten den lehenengo aldia arte ederretako fakultatean. Ohitura handia dago urtero ekitaldi bat baino gehiago egiteko tema batekin edo bestearekin. Ezaguna egin zen aurreko urtean “moustache  party” deituriko ekitaldia, non parte hartzaileek bibotea luzatzen utzi behar zuten jai egunerako.

Lehen mailako ikasle batek dioenez “jendeak badu gogoa urteko lehen jaia egiteko, eta lehen mailakook fakultate batean festa bat egitea zer den jakin nahi dugu”.

Idazkaritzan egondako errenka luzeek ikasleen ezinegona sortu dute ikasturtearen hasieran

Aintzane SÁNCHEZ

Klaseen hasierarekin irailaren 10ean, UPV/EHU-ko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko idazkaritza jendez gainezka egon da ikasturtearen lehengo astean. Zerbitzu honek, zeinek lehengo zazpi egun hauetan udako ordutegia mantendu du, 9:00 – 13:00, apenas lortu du hortik pasa diren ikasle guztien eskaintzei aurre egitea. Egoera honek ezinegona sortu du ikasleen artean, nortzuk ilara luzeak itxaron behar izan dituzte egin beharreko prozedurak eta kudeaketak epe barruan burutu ahal izateko.

Maria Velloso, Ikus-Entzunezko Komunikazio Graduaren bigarren mailako ikasleak azaldu duen bezala, pasaden asteazkenean ordu bat baino gehiago egon behar izan zuen idazkaritzako ilaran. “Bederatzietarako, ireki aurretik, jadanik zegoen jendea kola egiten. Eromen bat izan da, berdin dio zein ordutan joaten zinen, ilarak gero eta luzeagoak ziren”, baieztatu zuen Vellosok.

Ikasleak idazkaritzan itxaroten goizeko bederatzietan
Bere aldetik, Mikel Fernandez, Kazetaritza Graduaren hirugarren mailako ikasleak komentatu zuenez, errenkadan 20 minutu baino gehiago egon ondoren, idazkari batek atea muturrean itxi zion eguerdiko ordu batetarako idazkaritzako ateetatik kanpo zegoelako oraindik. “Hirugarren eguna da hona etortzen naizela eta beti jendez gainezka dago. Ez da nire errua ordutegi honekin nahikoa ez izatea”, argudiatu zuen ikasleak haserre.

Arazo honek bai ikasle zein idazkarien arteko tirabirak sortzea eragin du. Nuria Lopez, Publizitate graduaren bigarren mailako ikasleak azaldu duenez, “ikasleak urduri daude matrikulako paperak entregatu nahi dituztelako, eta idazkariak baita ere amaitzen ez dutelako. Azkenean guk pentsatzen dugu idazkariak zakar utzak direla, eta haiek uste dute umeak bezalakoak garela”. Ikasle honek aitortu du badakiela idazkariek ez daukatela inolako errurik, hala ere, ikasturte hasieran idazkaritzako ordutegi zabalago bat ezartzea aldarrikatu du. “Lehenengo astean behintzat idazkari gehiago egon beharko lirateke, urtero gauza berdina gertatzen baita”, baieztatu zuen Nuria Lopezek.

martes, 11 de septiembre de 2012

Ongi Etorri

Kaixo, Nere Sarasola, Julen Ruzafa, Xabier Sanchez eta Aintzane Sanchez gara, Ziberkazetaritzako Idazkerako ikasleak, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. 
Blog honen bitartez munduari buruzko berriak eskeiniko dizkizuegu, nazioartean gertatzen diren gatazka zein berri garrantzitsuenei buruz hitz eginez. Gaiak Ameriketako hauteskundeetako gorabeheretatik, Sirian gertatzen ari diren gatazketara joango dira, politika, gizartea eta arazo internazionalak aztertuz.
Hemendik aurrera, gure albisteen bitartez kontaktuan egongo gara.