martes, 18 de septiembre de 2012

Idazkaritzan egondako errenka luzeek ikasleen ezinegona sortu dute ikasturtearen hasieran

Aintzane SÁNCHEZ

Klaseen hasierarekin irailaren 10ean, UPV/EHU-ko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko idazkaritza jendez gainezka egon da ikasturtearen lehengo astean. Zerbitzu honek, zeinek lehengo zazpi egun hauetan udako ordutegia mantendu du, 9:00 – 13:00, apenas lortu du hortik pasa diren ikasle guztien eskaintzei aurre egitea. Egoera honek ezinegona sortu du ikasleen artean, nortzuk ilara luzeak itxaron behar izan dituzte egin beharreko prozedurak eta kudeaketak epe barruan burutu ahal izateko.

Maria Velloso, Ikus-Entzunezko Komunikazio Graduaren bigarren mailako ikasleak azaldu duen bezala, pasaden asteazkenean ordu bat baino gehiago egon behar izan zuen idazkaritzako ilaran. “Bederatzietarako, ireki aurretik, jadanik zegoen jendea kola egiten. Eromen bat izan da, berdin dio zein ordutan joaten zinen, ilarak gero eta luzeagoak ziren”, baieztatu zuen Vellosok.

Ikasleak idazkaritzan itxaroten goizeko bederatzietan
Bere aldetik, Mikel Fernandez, Kazetaritza Graduaren hirugarren mailako ikasleak komentatu zuenez, errenkadan 20 minutu baino gehiago egon ondoren, idazkari batek atea muturrean itxi zion eguerdiko ordu batetarako idazkaritzako ateetatik kanpo zegoelako oraindik. “Hirugarren eguna da hona etortzen naizela eta beti jendez gainezka dago. Ez da nire errua ordutegi honekin nahikoa ez izatea”, argudiatu zuen ikasleak haserre.

Arazo honek bai ikasle zein idazkarien arteko tirabirak sortzea eragin du. Nuria Lopez, Publizitate graduaren bigarren mailako ikasleak azaldu duenez, “ikasleak urduri daude matrikulako paperak entregatu nahi dituztelako, eta idazkariak baita ere amaitzen ez dutelako. Azkenean guk pentsatzen dugu idazkariak zakar utzak direla, eta haiek uste dute umeak bezalakoak garela”. Ikasle honek aitortu du badakiela idazkariek ez daukatela inolako errurik, hala ere, ikasturte hasieran idazkaritzako ordutegi zabalago bat ezartzea aldarrikatu du. “Lehenengo astean behintzat idazkari gehiago egon beharko lirateke, urtero gauza berdina gertatzen baita”, baieztatu zuen Nuria Lopezek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario