domingo, 30 de septiembre de 2012

Obamak ahalegin guztiak egingo ditu Iranek arma nuklearrak ez izateko

Nere SARASOLA


Iranek arma nuklearrak ez izateko ahalegin guztiak egingo dituela ziurtatu zuen pasadan asteartean AEBtako presidenteak, Barack Obama. Nazio Batuen Erakundean emandako diskurtsoa erabili zuen arabiarrei lasaitasuna eskatzeko. Obamak etorkizun beltza aurreikusten duela adierazi zuen, Iranek arma nuklearrak lortu ezkero, eta “Israel deuseztatzeko mehatxua ekarriko luke, Golkoko estatuen segurtasuna mehatxupean egongo zen eta baita munduko ekonomiaren egonkortasuna ere”.

Hori dela eta, “Amerikako Estatu Batuek behar dutena egingo dute Iranek arma nuklearrik izan ez dezan”, esan zuen presidenteak. NBEren batzar nagusiaren hasieran, indarkeriaren eta estremismoaren kontra sendo mintzatzeko eskatu zion Obamak herri guztien buruei. NBEren idazkari nagusia, Ban Ki-moon, gaiaren inguruan ere mintzatu zen, Iranen eta Israelen arteko azken asteetako gerra kezkagarria dela esanez.

Obama NBEn hitzaldia ematen
Baina Obamak asteartean emandako diskurtsoa ez zen soilik bakearazteko izan. Iranekin erabiltzen dituen bide diplomatikoak ez direla mugagabeak izango ziurtatu zuen estatubatuarrak, “diplomaziaren bitartez konpondu nahi dugu hau eta oraindik horretarako denbora dago. Baina denbora hori ez da mugagabea izango”.

Azkenik, AEBtako presidenteak Bengasin Estatu Batuetako Estatu Batuetako enbaxadore baten hilketaren inguruan ere mintzatu zen, enbaxadorearen hiltzaileak harrapatuko dituztela azpimarratuz. Siriaren etorkizunaren inguruan, “etorkizuna ez da bere herria masakratzen duen diktadore batena izan behar”, adierazi zuen Barack Obamak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario