lunes, 22 de octubre de 2012

8 hildako Libanoko Ashrafiyeh auzoan jarritako kotxe bonbaren ondorioz


Julen RUZAFA 

Libanoko Beirut hiriko auzo batean, Ashrafiyeh auzoan –Beirut-eko kristau auzo bat– hain zuzen, joan den ostiralean 8 hildako izan ziren jarritako kotxe bonba baten eztandaren ostean.

Milaka pertsona pasatzen dira egunero Sasine enparantzatik. Milaka pertsona horietatik 8 hil ziren plaza horretan jarritako kotxe bonbagatik. Hildakoen artean Wissam al-Hassan zerbitzu sekretuen agentea zegoen.

Bonbaren eztanda 14.30ak aldera gertatu zen. Eztanda oso handia izan zen, bi kilometrotara dagoen auzo batetik entzun baitzuten. Atentatua alderdi Falangistaren eraikinaren aurka izan zen, eta eraikin hori suntsituta geratu da. Alderdiaren eraikinaren barruan eta alboan zeuden pertsonak zauritu ziren, baina gehienak era arinean. Enparantzan zegoen eraikin batean lan egiten zeuden hainbat langile zauritu ziren ere.

Ezbeharraren lekutik hurbil bizi diren pertsonen etxeak kaltetuta geratu dira, eta segurtasun inguruan zeuden poliziak auzotarrak pasatzen uzten ez zituzten, etxeak erortzeko arriskua zutelako.

Libiako Gobernuak Siriari atentatua errua leporatu dio. Leherketaren egun gutxira herrialdean altxamenduak egon dira, batez ere Wissam al-Hassan-en alde. Altxamendu horietan hainbat tiroketa izan dira. Saad Hariri –Libiaren Lehen Ministro ohia– Bashar Al-Assad-i atentatuarekin zuzenean al-Hassanen hilketarekin egotea leporatu dio.

sábado, 20 de octubre de 2012

Brahimi aldi baterako su-eten bat ezartzeko aukera aztertzen dago Siriako agintaritzarekin


Xabier SANCHEZ

Lakhdar Brahimi, ONU eta Arabiar Ligako mandatari berezia, Walid al Mualem-ekin, Siriako atzerri-ministroarekin, bildu da Damaskon hurrengo astean aldi baterako su-eten bat ezartzea aztertzeko.

Esanda dagoenez, Brahimik egun hauetan zehar Siriako gobernuko, alderdi politikoetako eta gizarte organizazioetako kide ezberdinekin hitz egin behar du, bertako egoera Aurrera ateratzeko.

Lakhdar Brahimi, artekaria ezkerrean eta
Bachar el Asad, Siriako gobernubura eskuinaldean
Biolentzia murrizteko eta Urriaren 26an hasiko den “Aid al Adha”, jai egun musulmanean,  su-etena ezartzeko aukera ikertu behar du nazioarteko artekariak.

Brahimik, denboraldi baterako bake hau, gatazkaren irtenbiderako lehen pausua izatearen nahia argi azaldu du.

Arartekoak, kargua ofizialki irailean hartu zuenak, aste honetan gertuko estatuetatik bidaia egin du. Jordania, Libano, Egipto, Irak, Turkia, Iran eta Saudi Arabiatik pasatu da.

Siriako Gobernuak, bere konpromisoa erakutsi nahi izan du nazioarteko artekarien iniziatibekiko, Brahimiren esanei igorriz. Matxinatuek berriz dudak dituztela esan dute eta aldi baterako su-etena baino zehaztu gabeko su-eten bat defendatzen dutela diote.

Ameriketako Estatu Batuek, Nazio Batuen eta Arabiar Ligaren eskaerari babesa ematen diotela deklaratu du Ipar Amerikako departamentuko bozeramaile den, Victoria Nuland-ek Ostiral honetan.

Orain dela 20 hilabete hasitako iraultzak 25.000 hildako baino gehiago utzi ditu  Nazio Batuen datuen arabera. Siriako gerra zibilak ez du bukatzeko aztarnarik ematen. Gainera Siriak, Turkiara jaurtitako bonbak erantzun militar baten beldurra piztu du Asiako ekialde hurbilean.

viernes, 19 de octubre de 2012

Independentziari buruzko erreferenduma egingo da 2014ean Eskozian

Nere SARASOLA

Eskozian 2014ean independentziari buruzko erreferenduma egiteko akordioa sinatu dute, Erresuma Batuko, David Cameron, eta Eskoziako, Alex Salmond, lehenengo ministroek. Kontsultak galdera bakarra izango du, “Independentzia, bai ala ez”, eta 16 urtetik gorako herritarrek bozkatu ahal izango dute.

Eskoziarrek hartu beharreko erabakia oso garrantzitsua dela azpimarratu du Salmondek. Izan ere, 1603tik Eskoziak eta Erresuma Batuak dinastia berekoak dira, eta 1707tik legebiltzar berbera izan dute, Londresen egoitza duena.
Salmond eta Cameron akordioa sinatzen

Eskoziako alderdi nazionalistak (SNP) , data hori lortzeko ahalegin guztiak egin ditu. 2014a urte sinbolikoa da Eskoziarentzat, Bannockburneko gudaldiaren  700. urteurrena baita. Eskoziak Inglaterra mendean hartu zuen eta garaipen garrantzitsua izan zen eskoziarrentzako.

“Erreferenduma nahi zuten eskoziarrekiko errespetua beti erakusten saiatu naiz. Kontsulta hori posible izatea egin dut, eta legezkoa, bidezkoa eta erabakigarria izango dela ziurtatzen dut.”, adierazi zuen Salmondek.
 Akordioaren arabera, Londresek eta Edinburgok kontsultaren emaitzak onartzeko konpromisoa hartu dute, independentziaren aldekoa izan edo ez. Horrez gain, eskoziarrei mesede egiteko konpromisoa hartu dute.

domingo, 30 de septiembre de 2012

Obamak ahalegin guztiak egingo ditu Iranek arma nuklearrak ez izateko

Nere SARASOLA


Iranek arma nuklearrak ez izateko ahalegin guztiak egingo dituela ziurtatu zuen pasadan asteartean AEBtako presidenteak, Barack Obama. Nazio Batuen Erakundean emandako diskurtsoa erabili zuen arabiarrei lasaitasuna eskatzeko. Obamak etorkizun beltza aurreikusten duela adierazi zuen, Iranek arma nuklearrak lortu ezkero, eta “Israel deuseztatzeko mehatxua ekarriko luke, Golkoko estatuen segurtasuna mehatxupean egongo zen eta baita munduko ekonomiaren egonkortasuna ere”.

Hori dela eta, “Amerikako Estatu Batuek behar dutena egingo dute Iranek arma nuklearrik izan ez dezan”, esan zuen presidenteak. NBEren batzar nagusiaren hasieran, indarkeriaren eta estremismoaren kontra sendo mintzatzeko eskatu zion Obamak herri guztien buruei. NBEren idazkari nagusia, Ban Ki-moon, gaiaren inguruan ere mintzatu zen, Iranen eta Israelen arteko azken asteetako gerra kezkagarria dela esanez.

Obama NBEn hitzaldia ematen
Baina Obamak asteartean emandako diskurtsoa ez zen soilik bakearazteko izan. Iranekin erabiltzen dituen bide diplomatikoak ez direla mugagabeak izango ziurtatu zuen estatubatuarrak, “diplomaziaren bitartez konpondu nahi dugu hau eta oraindik horretarako denbora dago. Baina denbora hori ez da mugagabea izango”.

Azkenik, AEBtako presidenteak Bengasin Estatu Batuetako Estatu Batuetako enbaxadore baten hilketaren inguruan ere mintzatu zen, enbaxadorearen hiltzaileak harrapatuko dituztela azpimarratuz. Siriaren etorkizunaren inguruan, “etorkizuna ez da bere herria masakratzen duen diktadore batena izan behar”, adierazi zuen Barack Obamak.